

Gelan egindako ekintzak eta bizitutako esperientziak















Halloween ospakizuna gero eta sartuago dago gure gizartean. Hau dela eta, Haur Hezkuntzan zer egin? Gizartean ematen den ospakizun eta jaialdi gisa hartu? Bizi garen globalizazioaren eraginez heldu zaigun ohitura yanky edo ingelesari uko egitea? Gure ustez heriotzari buruz, beldurrei buruz,... hitz egiteko aukera aparta da. Eta zuek zer uste duzue? Klikeatu "Comentarios" jartzen duen tokian eta utzi zure iritzia.Beste ume batzuk jolas kantuen tailerrean eta eskulanen tailerrean aritu dira. 3, 4 eta 5 urtekoak nahasturik datoz tailerretara, helburuen artean hauek elkarezagutzea eta elkarlanean aritzea baitago.
Otros niños han realizado taller de juegos y canciones y de manualidades. Los niños de 3,4 y 5 años se mezclan para acudir a los talleres, ya que de esa manera intentamos lograr los objetivos de trabajar en equipo y de fomentar el conocimiento mutuo entre todos los niños de la escuela.
Gaur, azkenean jaio da Nekal, Unairen arrebatxoa. Unai oso urdurik eta pozik egon da egun osoan eta agian arratsaldean bere arrebatxoa ikusteko aukera izango du. Gelan, ume bakoitzak Nekaleri marrazki polit bat egin dio, eta etengabe galdetzen zioten Unairi Nekalen gustuengandik: Jarriko dizkiogu pegatinak marrazkietan? Unai, nekaleri pegatinak gustatzen al zaizkio? eta horrelako galderak entzun dira gelan.
Gaur zenbat neurtzen dugun jakiteko gutariko bakoitzaren silueta marraztu dugu paper handi batean eta gero gure siluetak erkatu ditugu. Orain bakarrik faltatzen zaigu tresna bat neurketak bukatzeko: metroa.
Gelan, nahiz eta oso toki gutxi egon jolas arautuak egiten ditugu. Hemen adibidez Zubiri- zubiri-ka jolasten gaude. Bestean, eskuak aurrera, eskuak atzera, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina kanpora...
Aste osoan gaixorik egon naizenez, gelara ordezko bat etorri da. Hugo da bere izena. Galdetu xangotarrei (bost urtekoei) gauza gehiago berari buruz, ezer jakin nahi baduzue. Astelehenerako prest egotea espero dut, gaur osteguna delako eta jadanik sukarra joan zait.
Gaur, ostirala denez baratzean lan egitea tokatzen zitzaigun eta ume gehienak prest etorri dira beraien eskularru eta atzurrekin.
Eskerrak Joseba bere kotxearekin etorri dela laguntza ematera, satsa biltzea asko gustatu zaigulako eta pilo pilo bat bildu dugulako, nahiz eta oso usain ona ez egon. 

Bueltatu eta gero, oso nekaturik egon gara eta satsa lurrarekin nahasteko
arratsaldera arte itxaron dugu. Gainera aurpegiak margotzeko asmoa genuen: tigreak, tximeletak, spiderman, ...
Al volver estabamos muy cansados y hemos esperado a la tarde para mezclar el estiércol con la tierra. Además estabamos impacientes por pintarnos las caras: tigres, spider-man, vampiros,...
Gaur Iñigok bere bi maskota txikiak ekarri ditu gelara. Ume guztiak hauekin egoteko irrikitan egon dira. Dortoka handiena Satur da eta txikiena Luna. Zer nolako atzaparrak dituen Saturrek! Jolasordutik etorri garenean, dortokak ez zeuden beren kutxan eta hauek topatzen ibili gara, baina motel motel ibiltzen direnez denbora gutxi eman dugu hauen bila.
Hau Caramelo da, Olaiaren sagutxoa, edo hobeto esanda hamsterra. Gaur arratsaldean gurekin egon da gelan eta primeran pasatu dugu bera behatzen. ikusi dugu guk egindako zaratekin asko ikaratzen zela eta bere aurreko hankak zulotxoak egiteko erabiltzen zituela.
Tuk-tuk, Pitiki eta Rosi ezagutu ditugu gaur Paraiso Antzerkia ikustera joan baikara. Gutariko bakoitzak dekoratutako bihotza eraman du eta esan ziguten bezala hauen truke antzerki sarrerak eman dizkigute.
