"Tximeleta belarriak" ipuin interesgarria da autoestimuaren inguruan lan egiteko. Gaia bukatzen ari gara, baian ez nuke bukatu nahi ipuin hau kontatu gabe. El puchero de los cuentos web-ean ipuin honi buruz hau irakur daiteke: "Belarri handiak edo ile zail eta bihurria izatea, altua edo txikia izatea edo potzoloa edo argala... Ezaugarri ñimiñoena ere burla eta hista iturri izan daiteke umeenartean. Horregatik honelako liburu bat behar da, denei erakusten diena, iseka jasaten dutenei zein isekaegileei, jokabide hori gaitzesteko modukoa dela.Besteen burlak jasan beharrean egoten direnei,bereziki, mezu hau ematen die ipuinak: beste batzuentzat iseka eta irain egiteko arrazoi den horribeste begi batzuekin begiratu behar diogula. Gure berezitasunak ez baitira akats, parerik ez duten pertsona berezi egiten gaituzten ezaugarri baizik.Desberdintasuna aitortuz eta ontzat hartuz,indartsuagoak egiten garelako; geure burua garenbezalakoak onartuz, geure nortasuna sendotzen dugulako. Lehenbiziko pausoa da hori nork bereburuaz irri egiten ikasteko..." Uste dut nahiko garbi uzten dutela web horretan ipuinaren muina.
