miércoles, 9 de abril de 2014

UDABERRIKO USAIN FRESKUA

Gelan galdetu nuenean zer nahi zuten egin edo ikasi udaberriaren inguruan, Mairuk oso seria erantzun zidan Kolonia nahi zuela egin loreekin. Ideia ezin hobea iruditu zitzaigun guztioi eta gaur arratsaldean jo eta ke ibili gara mazerazio alkoholikoak prestatzen.

Zientifiko onak bezala, lehendabizi ondo behatzeko betaurrekoak marraztu ditugu eta loreak aztertu ditugu.
 Gero taldeetan kokatu gara eta lau talde desberdin eratu ditugu: bat zitrikoekin, beste bat usaindun landareekin, kanelarekin beste bat eta azkena loreekin.

Almidezarekin  zukua atera diogu landareei eta primeran pasatu dugu, egia esan.

Azkenean, pote ilun batean sartu, lau aste egoteko alkoholarekin batera eta etiketak idatzi, barruan zer dagoen jakiteko.

Cuando les pregunte qué les apetecía aprender o hacer en torno al nuevo tema, el de la primavera, Mairu contesto que podíamos hacer colonia con las flores. A todos nos pareció una idea genial y esta tarde nos hemos puesto manos a la obra.