martes, 3 de diciembre de 2013

EUSKARAREN EGUNA

GORA EUSKAL HERRIA!!!
GORA EUSKARA!!!
Nolako egun polita gaurkoa.

Urtero gai baten inguruan lan egiten dugu euskara astea ospatzeko eta batez ere euskara eguna prestatzeko. Aurten SUKALDEA izan da aukeratutakoa eta sukaldea bere zentzu zabalean, euskaldunontzat sukaldea ez da izan bakarrik bazkaria prestatzeko tokia. Sukaldean familia biltzen zen eta bertan kontatzen ziren ipuinak, kantatzen zen umeak magaleanizaten zutenen bitartean,...

Eguna oso intentsoa izan da. Goizean berdetxoren bisita izan dugu eta honek krispetak egiteko artoa ekarri digu. Ez dut komentatu baina leloa hauxe izan da "mahai inguruan eroso, euskaraz goxo-goxo". Gero denok batera euskararekiko konpromezuak irakurri ditugu eta berdetxoren txokoan jarri ditugu. Ondoren krisperak egineta jan eta jolasordua eta gero taloak egin eta jan ditugu.

 
 

 
Arratsaldean antzinan nola egiten zen ogia ikusi dugu bideo gelan eta ondoren "Goazen taloak prestatzera" dantza egin dugu.
 
 
eta gurasoak ere animatu dira eta dantza egin dute gurekin.