viernes, 27 de noviembre de 2009

BERAKATZAK EREIN ETA IDARRAK LANDATU. Sembrar ajos y plantar guisantes.

Hauek guk erein ditugun berakatzak dira. Lehendabiziko aldiz, orain dela hilabete bat baino gehiago berakatzak lurra barruan sartu genituen baina burutik aginak aldendu gabe (nire hanka sartzea izan zen, egia esan bermeotarra izanik gutxitan ibili naizelako lurrarekin harremanduta dauden lanetan). Bestetik, boteetan hazitako idar landareak landatu ditugu. Oraingo honetan berakatza, agina, burua, erein eta landatu kontzeptuak ikasi ditugu eta erein eta landatu prozedurak praktikatu ditugu.

Estos son los ajos que hemos plantado. La primera vez que plantamos ajos, hará un mes aproximadamente los sembramos sin separar los dientes de la cabeza del ajo (fue una metedura de pata mia, ya que siendo de Bermeo, no estoy muy ducha en los trabajos relacionados con la tierra). Por otro lado hemos plantado las plantitas que han germinado en los botes de los guisantes que metimos. Esta vez hemos trabajado con los conceptos de ajo, cabeza, diente, plantar y sembrar y hemos practicado los procedimientos de plantar y sembrar.

2 comentarios:

  1. EKOLURRA aldizkarian aurkitu dut noiz (eguna eta ordua) landatu behar diren barazkiak. Ostoak, zainak, loreak edo fruituak nahi baditugu. Oso interesgarria iruditu zait eta liburu batetik aterata dago. Liburuaren izena "alendario de agricultura biodinámica 2009" da eta Maria Thun idatzi du.

    Hori horrela, abenduko etik 15era dira egun egokienak barazkiak landatzeko.

    Barazki zaindunak, 3,10 eta 11an landatu beharko dira.

    Barazki ostodunak, ostoak jateko direnean, 6an eta 15ean.

    Barazki fruitudunak, babak, idarrak, eta horrelakoak, 7an, 8an eta 9an.

    Umeentzak ez dakit egokia izango denik, baina gurasoentzak auskalo?

    Ana

    ResponderEliminar
  2. ESKERRIK ASKO. SAIATUKO GARA, NAHIZ ETA HASIERATIK JAKIN GAUZAK GUZTIZ ONDO EZ GAUDELA EGITEN; BERAKATZAK ETA IDARRAK ELKARREN ONDOAN BAITAUDE.

    ANDEREÑO MONIKA

    ResponderEliminar