Halloween ospakizuna gero eta sartuago dago gure gizartean. Hau dela eta, Haur Hezkuntzan zer egin? Gizartean ematen den ospakizun eta jaialdi gisa hartu? Bizi garen globalizazioaren eraginez heldu zaigun ohitura yanky edo ingelesari uko egitea? Gure ustez heriotzari buruz, beldurrei buruz,... hitz egiteko aukera aparta da. Eta zuek zer uste duzue? Klikeatu "Comentarios" jartzen duen tokian eta utzi zure iritzia.viernes, 30 de octubre de 2009
HALLOWEEN
Halloween ospakizuna gero eta sartuago dago gure gizartean. Hau dela eta, Haur Hezkuntzan zer egin? Gizartean ematen den ospakizun eta jaialdi gisa hartu? Bizi garen globalizazioaren eraginez heldu zaigun ohitura yanky edo ingelesari uko egitea? Gure ustez heriotzari buruz, beldurrei buruz,... hitz egiteko aukera aparta da. Eta zuek zer uste duzue? Klikeatu "Comentarios" jartzen duen tokian eta utzi zure iritzia.IRASAGARRA GOXOA DAGO. El membrillo esta dulce.
- Andereñoak irasagarrak zatitu ditu.
- Egosi ditugu, limoi piskat batekin.
- Ura kendu dugu.
- Irabiagailuarekin papilla egin dugu.
- Neurtu papilla.
- Papilla adina azukrea bota.
- Koilararekin eragin.
- Taperrera bota.
jueves, 29 de octubre de 2009
NAHASKETEKIN ESPERIMENTATZEN. Experimentando con las mezclas.
Beste ume batzuk jolas kantuen tailerrean eta eskulanen tailerrean aritu dira. 3, 4 eta 5 urtekoak nahasturik datoz tailerretara, helburuen artean hauek elkarezagutzea eta elkarlanean aritzea baitago.
Otros niños han realizado taller de juegos y canciones y de manualidades. Los niños de 3,4 y 5 años se mezclan para acudir a los talleres, ya que de esa manera intentamos lograr los objetivos de trabajar en equipo y de fomentar el conocimiento mutuo entre todos los niños de la escuela.
miércoles, 28 de octubre de 2009
NEKAL JAIO DA. Ha nacido Nekal.
Gaur, azkenean jaio da Nekal, Unairen arrebatxoa. Unai oso urdurik eta pozik egon da egun osoan eta agian arratsaldean bere arrebatxoa ikusteko aukera izango du. Gelan, ume bakoitzak Nekaleri marrazki polit bat egin dio, eta etengabe galdetzen zioten Unairi Nekalen gustuengandik: Jarriko dizkiogu pegatinak marrazkietan? Unai, nekaleri pegatinak gustatzen al zaizkio? eta horrelako galderak entzun dira gelan.martes, 27 de octubre de 2009
JONKARREN MASKOTAK IKUSI DITUGU. Hemos visto las mascotas de Jonkar
Kontu handiz behatu ditugu, oso ikaraturik egon direlako. Jonkarrek kontatu digu zer jaten duten, zer gustatzen zaien egitea,...
Los hemos observado con mucho cuidado, porque estaban un poco asustados. Jonkar nos ha contado qué comen. qué les gusta hacer,...
lunes, 26 de octubre de 2009
ZENBAT NEURTZEN DUT? ¿Cuánto mido?
Gaur zenbat neurtzen dugun jakiteko gutariko bakoitzaren silueta marraztu dugu paper handi batean eta gero gure siluetak erkatu ditugu. Orain bakarrik faltatzen zaigu tresna bat neurketak bukatzeko: metroa.viernes, 23 de octubre de 2009
JOLASTEA GUSTATZEN ZAIGU. Nos gusta jugar.

Gelan, nahiz eta oso toki gutxi egon jolas arautuak egiten ditugu. Hemen adibidez Zubiri- zubiri-ka jolasten gaude. Bestean, eskuak aurrera, eskuak atzera, hankak okertu, begi bat itxi, mingaina kanpora...jueves, 22 de octubre de 2009
ANDEREÑO MONIKA GAIXORIK DAGO. Monika esta enferma.
Aste osoan gaixorik egon naizenez, gelara ordezko bat etorri da. Hugo da bere izena. Galdetu xangotarrei (bost urtekoei) gauza gehiago berari buruz, ezer jakin nahi baduzue. Astelehenerako prest egotea espero dut, gaur osteguna delako eta jadanik sukarra joan zait.lunes, 19 de octubre de 2009
TAILERRAK HASIKO DIRA. Comienzan los talleres.
viernes, 16 de octubre de 2009
GAUR SATSA BILA JOAN GARA. Hoy hemos ido a buscar estiércol.
Gaur, ostirala denez baratzean lan egitea tokatzen zitzaigun eta ume gehienak prest etorri dira beraien eskularru eta atzurrekin.Hoy como es viernes nos toca trabajar en la huerta y casi todos los niños han llegado preparados con sus guantes y sus "herramientas".
Lehendabizi ortoan aitzurrekin piskat ibili ondoren, txango txiki bat egin dugu satsa biltzeko. Bidean animalia ezberdinak eta udazken fruituak ikusteko, ikutzeko, usaintzeko,... aukera izan dugu
Después de trastear un poco en la huerta, hemos decidido hacer una pequeña excursión, en busca de estiércol. Por el camino hemos visto, tocado, olido,... diferentes animales y frutos relacionados con el otoño.
Eskerrak Joseba bere kotxearekin etorri dela laguntza ematera, satsa biltzea asko gustatu zaigulako eta pilo pilo bat bildu dugulako, nahiz eta oso usain ona ez egon. 
Menos mal que ha venido Joseba con el coche para ayudarnos, pues recolectar estiércol ha resultado más divertido de los que pensabamos, y a pesar del olor hemos llenado un montón de bolsas.

Bueltatu eta gero, oso nekaturik egon gara eta satsa lurrarekin nahasteko
arratsaldera arte itxaron dugu. Gainera aurpegiak margotzeko asmoa genuen: tigreak, tximeletak, spiderman, ...
Al volver estabamos muy cansados y hemos esperado a la tarde para mezclar el estiércol con la tierra. Además estabamos impacientes por pintarnos las caras: tigres, spider-man, vampiros,...
miércoles, 14 de octubre de 2009
SATUR ETA LUNA GU BISITATZERA TORRI DIRA. Satur y Luna han venido a visitarnos.
Gaur Iñigok bere bi maskota txikiak ekarri ditu gelara. Ume guztiak hauekin egoteko irrikitan egon dira. Dortoka handiena Satur da eta txikiena Luna. Zer nolako atzaparrak dituen Saturrek! Jolasordutik etorri garenean, dortokak ez zeuden beren kutxan eta hauek topatzen ibili gara, baina motel motel ibiltzen direnez denbora gutxi eman dugu hauen bila. martes, 13 de octubre de 2009
UNAIREN URTEBETETZEA. Cumpleaños de Unai.
CARAMELO GUREKIN DAGO. Caramelo esta con nosotros.
Hau Caramelo da, Olaiaren sagutxoa, edo hobeto esanda hamsterra. Gaur arratsaldean gurekin egon da gelan eta primeran pasatu dugu bera behatzen. ikusi dugu guk egindako zaratekin asko ikaratzen zela eta bere aurreko hankak zulotxoak egiteko erabiltzen zituela.UNAIREN AMA TRIPAKO NEKALEKIN ETORRI DA. La madre de Unai ha venido con Nekal en la tripilla.
martes, 6 de octubre de 2009
ANTZERKIRA JOAN GARA. Hemos ido al teatro.
Tuk-tuk, Pitiki eta Rosi ezagutu ditugu gaur Paraiso Antzerkia ikustera joan baikara. Gutariko bakoitzak dekoratutako bihotza eraman du eta esan ziguten bezala hauen truke antzerki sarrerak eman dizkigute.





