martes, 26 de enero de 2010

BA AL DAGO NORBAIT? ¿Hay alguien ahi?

Ia ia egunero gelan egindako ekintza baten berri ekartzen dizuegu. Gaur ez. Gabonetatik eta hona gero eta gutxiago dira jasotzen ditugun erantzunak edo zuek idazten dituzuen "Comentarios" direlakoak. Ba al bago norbait bestealdean? Baietz ematen du, bisiten kontadorea gora doalako, baina zer gertatzen da orduan? Inor ez al da ausartzen komentarioak egiten? Aspergarria da bloga eta ez dakizue zer komentatu? Blog hau zuentzako da eta zuen aportapenik gabe ez du inolako zentzurik. Blog honen zergaitia eskola eta familien arteko komunikazio maila handitzearena zen eta tamalez ez da betetzen ari. Pena merezi du jarraitzea blogarekin? Galdera hor uzten dut, ea horrela hau erantzuten animatzen zareten. Eskerrik asko.
Casi casi a diario en este blog se publica una nueva entrada sobre alguna actividad desarrollada en el aula. Hoy no. Desde hace un tiempo cada vez son menos las respuestas que se reciben o los comentarios que dejais. ¿Hay alguien ahi? Parece que si, a juzgar por la subida del contador de visitas. ¿Que sucede entonces? ¿Nadie se atreve a hacer comentarios?¿El blog os resulta aburrido y no sabeis que comentar? Este blog es para vosotros y sin vosotros no tiene ningun sentido. El objetivo con el que surgio era el de aumentar el nivel de comunicacion entre familia y escuela, y parece que no se esta consiguiendo. ¿Merece la pena continuar con el blog? Ahi os dejo la pregunta, espero que os animeis a contestarla. Gracias.

5 comentarios:

  1. Aburridoooooooooooooo? Poco interesanteeeeee? Para nada Monika,a nosotros nos encanta verlo y leerlo. Quiero pensar que muchas veces la falta de tiempo nos hace un poco perezosos para algunas cosas. Ánimo andereño Monika que estamos aqui y te seguimos.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Monika, badakizu Barakaldon jarraitzaile amorratuak dituzula, umeekin egiten duzun lana zoragarria da baita nola azaltzen duzun ere.
    Animo eta horrela jarraitu, zuekin gaude, eta ahal den neurrian iruzkinak idazten hasiko gara.
    Besarkada handia zuentzat eta gelako ume guztientzat.

    ResponderEliminar
  3. Aupa Monika!
    Zure bloga aburridue? Keba keba, oso ondo dau eta bertan ikusten da zenbat lan iten dozuen eta asko da!
    Animo!
    Andereno Leire

    ResponderEliminar
  4. ASPERGARRIA? Inolaz ere!
    Kaixo Monika eta bost urteko gelako gainontzeko guztiak. Ni sutsuki ez bada ere, maiztasun batekin jarraitzen saiatzen naiz, eta asko gustatzen zait zenbat gauza egiten dituzuen ikustea.
    Buelta pilo bat egin ditut Euskal Herrian zehar, dagoeneko 13 eskoletan egon bainaiz, baina orain finkatzea lortu dut, gertu gainera, Gasteizen. (beraz Kefir gehiago behar baduzue esan eta…)
    Mesedez jarraitu egiten duzuen honekin asko eskertzen baita. MUXUTXUAK!!!

    ResponderEliminar
  5. aupa monika!
    noski baietz, blogaren beste aldean jende pila bat gaude, ni saiatzen naiz egunero zabaltzen, eta egia da inoiz ez dudala ezer idatzi baina gaur, hori guztia irakurtzerakoan, "behartuta" moduan sentitu naiz. animoak ematera behartuta, eta jarraitzeko esateko behartuta. eta laster barru, indarrak guztiz berreskuratzen ditudanean, ordenagailuaren aurrean adi-adi izango nauzu bloga egiten ikasten, gogoratu, e? müsütxüak, ANIMO, eta laster arte!
    aiala

    ResponderEliminar